Ihes eginda zegoen gizonezko bat atxilotu dute Ermuan, Arrasateko Maritxu Kajoi gaueko sexu-erasoa leporatuta

Ander Gomez

E.P.

Ertzaintzak 33 urteko gizonezkoa atxilotu du gaur Ermuan, Bergarako epaitegiak emandako agindu judizialaren ondorioz.

Urriaren 2tik 3rako gauean, Arrasateko Maritxu Kajoi jaiean, bi gizonek egindako sexu-erasoa salatu zuen adingabe batek. Hurrengo egunetan ustezko bi erasotzaileak atxilotu eta epailearen aurrera eraman zituzten hilaren 6an, martitzenean. Epaileak aske laga zituen, biharamunean Bergarako epaitegian agertzeko baldintzarekin. 33 urteko gizona, ordea, ez zen hitzordura aurkeztu, eta bertako epaitegiak bilatzeko, atxilotzeko eta epailearen aurrera eramateko agindu judiziala eman zuen. Azken egunak ihes eginda eman ostean, gaur arratsaldean atxilotu du Ertzaintzak Ermuan.