Gabonak urrun daudela dirudien arren, hasi dira dagoeneko Ermuan haien lehen arrastoak agertzen. Gabonetako lehen argiak jartzen hasi dira, eta atzotik ikusi daitezke lehenak Erdikokale eta Abeletxe kaleetan besteak beste.
Aurten, gainera, iaz baino goizago hasi dira argiak jartzen. 2025ean urriaren 31n hasi ziren lehenak instalatzen; oraingoan, berriz, urriaren 14an ikusi ahal izan dira. Dena den, oraindik itxaron egin beharko da argiak piztuta ikusteko, ohiko pizte ekitaldia abenduaren hasieran egitea espero da.
