Duela aste batzuk zuriz agertu zen Lobiano Kulturgune pareko horma. Aurretik, Rodrigo de Lobiano eta Maria Martinez de Agirre zeuden irudikatuta bertan, 1550. urte inguruan jauregia eraikitzea agindu zuten jabeak.
Lobiano pareko mural zaharra. A. GOMEZ
Ermuko Udalak adinkeriaren inguruan kontzientzia zabaltzeko hainbat proiektu ditu martxan, tartean, egutegi bat, eta horren irudietako bat izango den murala. Oraingoan ere, Gorka Gonzalezen esku laga dute artelana. Hala, adineko bi gizon-emakume eta neska baten murala hasi zuen atzo, eta datorren astean zehar amaitzea aurreikusten du.
Hamargarren murala Ermuan
Behin bukatuta, artista ermuarrak hamar obrako bilduma izango du herrian zehar, Gipuzkoa Etorbidetik, Zearkale bukaerara bitarte. Azken honetako biribilgunean margotutako Euskaraldiarena eta Maria Txindurri plazan egindako pilotariena izan dira azkenak.

2025eko Euskaraldiko talde argazkia. EUSKAL BIRUSA
Zesta-punta, pilota eta palako jokalarien murala. A. GOMEZ
Eibarren margotzetik dator
Baina Gonzalezen lana ez da herrira mugatzen. Duela gutxi, Amañako parke berrian, gai berbera zuen lana egin du Eibarko Udalaren enkarguz, pertsona nagusiak eta gazteak elkarrekin irudikatuz. Enkargu pribatuak ere baditu, eta laster, bertako tailer bateko horma osoa hartuko duen obra egingo du.
Bitartean, Amañako azken lan horren prozesuko argazkiak partekatu ditu:
Hala ere, dio irudi digitalek ez diotela "justiziarik egiten", eta, handik pasatuz gero, murala ikustera gerturatzera gonbidatzen ditu irakurle guztiak.