Atzo eguerdian, 3.100 lagun abiatu ziren plazatik, elastiko berdea soinean, Ermuko Minbiziaren Aurkako Martxa Solidarioan. Euria iragarrita zegoen arren, eguraldi ona izan zuten herriguneko 3,4 kilometroko ibilbidean zehar, eta, plazara bueltatzean, eguzkia atera zen.

Gaur egun, hogeita hamar emakumek osatzen dute Ermuko Minbiziaren Elkartea; tartean, 30 urte atzera elkartearen sorreran izan ziren Maxi Hernandez eta Charo Zamora. A.G.
Plazan, 31.000 euroko txekea eman zioten CIC bioGUNEko Laura Bozal ikertzaileari, prostatako minbizian kastrazioarekiko erresistentziaren aurkako terapia zuzendu berriak ikertzeko proiektua finantzatzeko. Ekitaldian ere, Joxe Luis Gonzalez Poxpolo omendu zuten, oroigarria eta 0000 dortsala emanda, hamabi urtez martxan aurkezle lanetan aritzearren.
Bukatzeko, ohiko talde argazkia atera zuten guztiek batera:
