Ekitaldiari Askoa Etxebarrieta Lasherasek eman dio hasiera, La Pulga Flamenco izen artistikoz ezagunak. Dantzak adierazpide eta aldarrikapen-tresna gisa duen balioa nabarmendu eta indarkeria matxistaren salaketarekin eta emakumeen eskubideen defentsarekin duen lotura azpimarratu dituzte.
Udalak irakurri duen adierazpenaren bitartez, indarkeria matxistaren aurrean herritar guztien inplikazio aktiboa eta egunerokoa beharrezkoa dela azpimarratu dute, gaitzespen hutsetik harago. Izan ere, erasoak arbuiatzeaz gain, desberdintasuna eta indarkeria iraunarazten dituzten jokabideak zalantzan jartzeko, diskurtso misoginoen aurrean isiltasuna hausteko eta biktimei laguntzeko deia egin dute.