Gaur goizaldean baieztatu da atzo Bilbon ustez haren bikotekide ohiak labankadaz erasotutako 34 urteko emakumearen heriotza. Erasoa bi seme-alaba adingabeen aurrean gertatu zen, eta gizonak biktimarengandik 300 metroko urruntze-agindua zuen indarrean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak azaldu duenez, Ertzaintzak biktimaren egoeraren jarraipena egiten zuen, eta harekin hitz egin zuen hilketa gertatu baino hiru egun lehenago.
Gertakariaren aurrean, indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena adierazi dute elkarretaratzera bertaratutakoek, eta eraso guztiek erantzuna izan dezaten aldarrikatu dute.