Ander Zanguituk piztu ditu Gabonetako argiak Ermuan

Garazi Mendieta

Ermuko kaleak Gabonetako argiz jantzi ziren atzo, azaroak 27. Ander Zanguitu Eskolabarri ikastetxeko LHko 5. mailako ikasleak piztu ditu aurten herriko argiak, 2026ko Gabonetako postal lehiaketako irabazlea izan ostean. 

Ekitaldiaren ekintza nagusia arratsaldeko 18:00etan egin zuten herriko plazan, eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) txokolatea banatu zuen bertaratutakoen artean.

Guztira, 300 argi-elementu inguru jarri dituzte herriko 160 kokalekutan, Argilinex enpresa esleipendunaren eskutik. Aurtengo apaingarrien artean, 3Dko elementuak, argi-gortinak, izarrak, kaskadak eta euri-efektua duten arkuak daude, besteak beste. Horiez gain, argi-girlandak, Gabonetako zuhaitza eta «Zorionak» dioten apaingarriak ere jarri dituzte herrian zehar. 

Gabonetako apaingarriak urtarrilaren 7ra arte egongo dira piztuta, Errege Egunaren ondoren itzaliko dira.

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak txokolatea banatu zuen arratsaldean.