2023ko ekainaren 10ean hil zen, 64 urte zituela.
Sarri aurkitzen zaitugu
itsasoko olatuetan,
egunsentiko argitan
jaiotako izpietan,
Pirinio inguruko
mendi magal, gailurretan
familikoen, lagunen,
biloben irribarreetan.
Eta aurkitzen zaitugu
momentu txikienetan,
zuk irri batekin soilik
handitzen zenitunetan
oraindik da indartsua
sentipena erraietan,
betiko biziko zara
gure oroitzapenetan.
Etxekoak
Elgoibarren, 2026ko ekainaren 10ean
Hildakoen eskelak, urteurrenak eta oroigarriak argitaratzen dira atal honetan.
Horietako bat jarri nahi izanez gero, 688 769 657 telefonora deitu edo idatzi barrena@barrena.eus helbidera.