Arrate Irratia, Euskal Sintonia

Arrate Irratia Euskal Sintoniak 1959ko abenduaren 23an ikusi zuen argia Eibarren, On Pedro Gorostidi Arrateko apaizaren eskutik. Euskara eta musika ardatz hartuta, irratiak arrakasta ikaragarria izan zuen hasieratik. Bidean oztopo batzuk izan arren, 1982an berriz piztu zen, herriaren babesari esker. Gaur egun ere, euskal kultura eta Jaunaren Barri Ona zabaltzen jarraitzen dugu, entzuleekin bat eginda, FM 93.6 sintonian.

Egunero, zuzenean, gure irratiko eskaintza zabala entzuteko aukera duzu: musika saioak, kultur eta kirol edukiak, euskal ohiturei lotutako programak eta erlijio edukiak, meza barne. Gure herriaren egunerokoa islatzen duen programazioa, zure ondoan izateko. Ikus programazioa gure webgunean.

Arrate Irratiarekin harremanetan jartzeko:
943 120 161 / 943 120 173 / info@arrateirratia.eus.