Ohiko osoko bilkura egingo du bihar Itziarko Auzo Udalak

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko otsailaren 11

18:00etan izango da hitzordua, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan. Gogorarazi dute ekitaldi irekia izango dela eta, hortaz, herritar guztiek dutela bilkuran parte hartzeko eskubidea.

Honakoa da batzarrean eztabaidatuko duten gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  2. 2026ko osoko bilkuren urteko egutegia.
  3. Alkatetza dekretuen kontrola.
  4. Gipuzkoako Aldundiko bide azpiegituretako eta lurralde estrategiako departamentua Foru Aldundiaren errepide sarearen bide segurtasuna hobetzen duten udalerri txikien eta toki entitate txikien jarduketarako laguntzen berri eman: GI-3210: 0+500 KP inguruko espaloia eta eskailerak egokitzea aurreikusitako inbertsioaren (19.591,47€) % 85eko laguntza ebazpena (16.652,75 €).
  5. Kreditu aldaketa partida ezberdinetan. “Lizarran bidea konpontzeko” 60.000€ko partidatik:
    • 15.000€ “Inbertsioak Itziarren” partidara
    • 45.000€ “Bide konponketak” partidara
  6. Hitzarmenak:
    • Debemen 2026
    • Elurra kentzeko hitzarmena
  7. Lasturko aterpetxeko zerbitzu emakida kontratuaren espedientearen onarpena, hala badagokio.
  8. Andutz dantza taldeari 3.500€ko dirulaguntza ematea, hala badagokio.
  9. Martxoak 8 adierazpena, hala badagokio.
  10. Erregu eta galderak.