Antolatzaileek Lasturko IX. Mendi Martxaren balorazio positiboa egin dute

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko martxoaren 26a

Hasierako orduetan eguraldi "nahasi samarra" izan bazen ere, parte-hartzaileen "jarrera ezin hobea" izan zela nabarmendu dute antolatzaileek. "Zuek gabe hau ez litzateke posible izango", adierazi dute.

Bide beretik, mendi martxa posible egin zuten babesleei eta baliabideak eskura jarri zizkien Itziarko Auzo Udalari eskerrak eman dizkiete, baita Mendaroko Udalari ere, anoa-postuetan jartzeko karpak uzteagatik. “Oso baliagarriak eta aproposak ziren, eta eguna erraztu zuten”, nabarmendu dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hurrengo urtean berriro elkartuko dira, "ibilbide berriekin eta sorpresa ugarirekin!".