Kopraixak antolatzeko bilera irekia egingo dute gaur Itziarren

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko maiatzaren 12a

Burugorri gainean jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Itziarko Auzo Udalak jakinarazi du gaur (maiatzak 12) arratsaldean egingo dutela aurtengo festak antolatzen hasteko batzar irekia, eta bertan parte hartzera dei egin die herritarrei. 19:00etan hasiko da bilera, Burugorri gainean.