Ohiko osoko bilkura egingo du gaur Itziarko Auzo Udalak

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko uztailaren 9a

18:00etan izango da hitzordua, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan.

Auzo Udalak ohartarazi du bilkuran hitz egin nahi dutenek batzarra hasi baino zortzi ordu lehenago jakinarazi beharko dutela; "eta betiere, gai zerrendan ezarritako gaien inguruan hitz egiteko izango da", erantsi du. 

Honakoa da batzarrean eztabaidatuko duten gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • 2025-26 urterako Eskola txikiko hezkuntza proiektuak onartzea eta 2026ko aurrekontuetan partida berria sortzea, hala badagokio:
  • A- Euskara
  • B- Bertsolaritza
  • D- Sexu hezkuntza
  • E- Igeriketa
  • Baratza publikoen esleipen prozedurari hasiera ematea, baratzen erabilpen araudia onartu eta datak ezartzea, hala badagokio.
  • Kopraixetako jaiak antolatzeko 50.000 euroko aurrekontua onartzea, hala badagokio.
  • Kopraixetan ekitaldiak antolatzeko azpiegiturak (harmailak eta eszenatoki estalia) alokatu, muntatu eta desmuntatze lanen lizitazioaren berri ematea.
  • Erregu eta galderak.