Itziarko Auzo Udalak jakinarazi duenez, salgai daude jada Kopraixetan egingo diren bi herri bazkarietarako txartelak. Euskal Parrilak prestatuko ditu bazkariak, eta abuztuaren 3an —Helduen Eguna— eta 4an —Umeen Eguna— egingo dira, Zabalsoro frontoian.
Txartelak aurrez aurre erosi daitezke Harrera Bulegoan (Mutxiarte kalea, 8), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Gaur (uztailak 28) gainera, Burugorri aurrean ere izango dira salgai, 17:00etatik aurrera.
Internetez erosteko aukera ere zabaldu dute. Kasu horretan, kudeaketa-gastuak gehitzen direla gogorarazi dute. Prezioei dagokienez, helduen menuak 23 euro balio du aurrez aurre eta 25,73 euro Internet bidez; haurrenak (14 urtetik beherakoentzat), aldiz, 13 euro balio ditu aurrez aurre eta 14,65 euro online.
Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute zeliakoentzako glutenik gabeko aukera eta menu beganoa egongo direla eskuragarri. Bi menu berezi horietako bat eskatu nahi dutenek 638 91 77 14 (Itziar) telefono zenbakira idatzi beharko dute.
Menuen Xehetasunak eta horiek Internet bidez erosteko loturak
Abuztuak 3
- Helduen menua:
- Entsalada mixta
- Baserriko oilaskoa parrilan
- Txerri saiheskiak parrilan
- Eceizako pasteltxoak
- Ogia, kafea eta edariak
- Umeen menua (14 urtetik beherakoentzat):
- Iberikoak
- Urdaiazpiko kroketak
- Baserriko oilaskoa parrilan patatekin
- Izozkia
- Ogia eta edariak
Abuztuak 4:
- Helduen menua:
- Iberikoak
- Entsalada mixta
- Baserriko oilaskoa parrilan
- Txerri saiheskiak parrilan
- Limoizko sorbete cavarekin
- Ogia, kafea eta edariak
- Umeen menua (14 urtetik beherakoentzat):
- Iberikoak
- Urdaiazpiko kroketak
- Hanburgesa parrilan patatekin
- Izozkia
- Ogia eta edariak
