Imanol Goñi eta Lola Oiarzabal izan dira bizkorrenak Itziar Trail lasterketan

Barrena 2026ko abuztuaren 1a

Itziar Trail lasterketa egin dute gaur eta helduen mailan 200 korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute. Gizonezkoetan, Imanol Goñi natxituarrak (Ea, Bizkaia) irabazi du eta emakumezkoetan, berriz, Lola Oiartzabal gasteiztarrak. Parte hartzaileek antolakuntza eta parte hartzaileen arteko giro "bikaina" nabarmendu dute. Argazkiak: Ander Salegi. 

Lehen hiru sailkatuak ondorengoak izan dira kategoria bakoitzean:  

Gizonezkoen kategoria:

1. Imanol Goñi. Denbora: 01:13:55. 

2. Iosu Urrestarazu.

3. Xuban Muniozguren. 

Emakumezkoen kategoria:

1. Lola Oiarzabal. Denbora: 01:27:35.

2. Ania Hernandez.

3. Rebeca Mariño. 

Umeen mailako lasterketa ere egin dute eta han ere parte hartze handia izan da; ehun umek baino gehiagok parte hartu dute.