Gaur, eskola berria izan dute ahotan xupinaren aurreko pregoian. Gero, Marixi kanpandorretik jaitsi orduko, plazan batuta zeuden umeak agurtu ditu eta ostean, danborradari ekin aurretik, Ipiolako Lourdesi oroigarri bat eman diote lehen aldiz danborrada egin zenetik berau gidatzen egin duen lana eskertzeko. Ondoren, danborrada egin dute, aurten, hogeita hamargarren aldiz.
Bihar zezena, txakolina eta dantza
Bihar, domeka, jaietako bigarren eguna ospatuko dute eta izango da zerekin gozatu Itziarren, besteak beste: zezenak, meza, txakolin dastaketa, bikoteen arteko dantza solte txapelketa, errekortariak eta Tapia eta Leturiaren kontzertua. Ikus domekako egitarau osoa HEMEN.

