Jolasa, dantza eta umorea gainezka Itziarko helduen egunean

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko abuztuaren 4a

Atzo helduen eguna ospatu zuten Itziarren. Eguerdian, auzoko sagardoak dastatu zituzten eta ostean, Euskal Parrilak prestatutako bazkaria jan zuten frontoian berrehun lagun baino gehiagok. Arratsaldean, berriz, plazako harmailak goraino bete ziren jolasa, dantza, musika eta zezenak uztartu zituen hiru ordutik gorako ikuskizun ederra ikusteko. Merezi izan zuen. Itziartarrek erakutsi zuten badakitela jaiak egiten eta euren buruaz barre egiten, elkar gozarazteko.