Jai giro ederrean ospatu zuten atzo (irailak 13) Intxorpe Eguna Lasturren. Goizean meza izan zen, eta pala partidetan eta bola jokoan jardun ostean, arratsaldean, aurreskua, auzoko pailazoen ikuskizuna eta Saka ganadutegiko zezenak izan zituzten plazan.