Gau Beltza–Arimen Gaua

Giro ederrean ospatu dute Gaba Beltza Itziarren

Izaro Aulestiarte Lete

HH2-LH3 bitarteko haurrei zuzendutako ekintza ludotekan, argazkilaritza tailerra LH4-LH6ko ikasleentzat, eta Heriyo noiz azalduko zain elkarrekin egoteko deialdia egina zuten Itziarren, eta jende ugari batu zen ostiraleko ekitaldietara. "Heriyo etorri eta ibilbidetxo bat egin genuen harekin herrian zehar, eta ipuin-kontaketa saioa ere izan izen Tranpapean. Ondoren, etxez etxe eta herrian zehar goxokiak eskatzen aritu ginen. Oso ondo joan zen dena eta gustura ibili ginen, poz-pozik", laburbildu dute antolatzaileek.