Rental Family ez da soilik bi herrialderen arteko koprodukzio bat; zubi bat da kultura,
hizkuntza eta esperientzia desberdinen artean. Hikari zuzendaria Japonian jaio zen eta Estatu Batuetan bizi izan da, eta bere ibilbide pertsonalak filmaren izaera bera
markatzen du. Horren erakusgarri da Japoniako eta AEBetako aktoreekin osatutako
nazioarteko talde artistikoa, bi ikuspegi uztartuz istorio unibertsal bat kontatzeko.
Hikariren hitzetan, zinemak mundua leku hobe eta gizatiarrago bihurtzeko ahalmena du.
Ideia hori da Rental Family filmaren muinean dagoena: pertsonen arteko loturak,
enpatia eta elkar ulertzeko beharra lehen planoan jartzea.
SINOPSIA
Phillip (Brendan Fraser) Tokion bizi den estatubatuar aktorea da. Lekuz kanpo sentitzen da, eta bere ibilbide profesionala berriz martxan jartzeko aukera baten bila dabil. Bere bizitzak norabide berria hartuko du «alokairuzko familia-zerbitzua» eskaintzen duen agentzia batean lanean hasten denean. Japonian benetan existitzen den fenomeno horretan, bezeroen lagun edo senideen papera antzezten.
Hikarik, zuzendariak, enpatiaz erretratatzen ditu hiri handiko bakardadearen erdian benetako loturak eraiki nahi dituzten pertsonak, eta identitateari, afektuari eta familiaren esanahiari buruzko gogoeta samurra proposatzen du.
HIKARI (MITSUYO MIYAZAKI), ZUZENDARIA
Hikari (Osaka, Japonia) gidoilari, zuzendari eta ekoizle saritua da. Zineman jardun aurretik, dantzan, kantuan, pinturan eta argazkigintzan aritu zen, eta diziplina horiek guztiek eragina izan dute bere ikuspegi artistikoan.
Bere lehen film luzea, 37 Seconds (2019), Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zen. Han, Panorama saileko Ikusleen Saria eta CICAE Art Cinema saria irabazi zituen, nazioartean ezagutzera emanez.
Telebistan ere ibilbide nabarmena egin du. Besteak beste, Bronca (Beef) telesail arrakastatsuaren lehen atala zuzendu zuen —zortzi Emmy sari irabazi zituen ekoizpenak—, eta Tokyo Vice telesaileko hainbat atal ere zuzendu ditu.
Film laburren arloan ere lan ugari egin ditu. Tsuyako (2011) lanak 50 sari baino gehiago irabazi zituen, tartean Directors Guild of America erakundearen ikasle-zuzendari onenaren saria.
Ondoren etorri ziren A Better Tomorrow (2013), zuzeneko irudia eta animazioa uztartzen dituen fantasiazko film laburra; Can & Sulochan (2014); eta Where We Begin (2015), dantzan oinarritutako film laburra, Tribecako Zinema Jaialdian nazioarteko film labur onenaren sarirako izendatua.
EMANALDIAK
Irailak 19, Larunbata, 19:00etan eta 22:00etan
Irailak 20, igandea, 19:00etan
Irailak 21, astelehena, 21:00etan
Iraupena: 110’
