LA BOLA NEGRA
Cannesko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren saria eskuratu ostean, La bola negra Donostian
ikusgai izango da. Filma Perlak sailaren barruan dago, bertan, gainerako nazioarteko
zinemaldietan arrakastatsuak izan diren filmak sartu ohi dira. Gainera, berriki jakin dugunez,
Espainia ordezkatuko du 2027ko Oscarretan, Nazioarteko Film Onenaren kategorian. Glen
Close, Penélope Cruz, Lola Dueñas eta Guitarricadelafuente dira, besteak beste, pelikulako
aktoreetariko batzuk.
SINOPSIA
Hiru gizonen bizitza interkonektuen narrazioa da, hiru garaitan kokatua. Sexualitatea eta
desioa, mina eta herentzia estuki lotzen dira hiru existentzia horietan, begirada queer batetik
jorratutako istorio batean.
Federico García Lorcaren azken lanetako batek ematen dio izenburua filmari: La bola negra.
Gomendio modura, ez da komeni filmaren hasieratik aktoreen artean Lorcaren bila aritzea,
agertuko da, beranduago.
ZUZENDARIAK: JAVIER AMBROSSI ETA JAVIER CALVO
Javier Ambrossi (Madrid, 1984) eta Javier Calvo (Murtzia, Espainia, 1991), «Los Javis»
goitizenez ezagunak, La llamada filmarekin (2017) hasi ziren zinema-zuzendaritzan. Bikotearen
musikalaren zinema-egokitzapenak jatorrizko abesti onenaren Goya saria jaso zuen, beste lau
izendapen ere lortuta.
Zinematik harago, telebistan ibilbide oparoa egin dute, besteak beste, Paquita Salas (2016),
Veneno (2020), Cardo (2021) eta La mesías (2023) telesailen sortzaile gisa. Azken hori Donostia
Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiaketatik kanpo estreinatu zen eta Sundanceko zinema-jaialdian
ere hautatu zuten.
La bola negra bikotearen bigarren film luzea da, eta haren ibilbideak dagoeneko arreta berezia
piztu du nazioartean: zuzendaritza onenaren saria jaso zuen Cannesko Zinemaldian, ex aequo,
Pawel Pawlikowskirekin (Vaterland / Fatherland). Zinemaldian bi filmak ikusteko aukera izango
da.
Filma ohiko zinema aretoeetan irailaren 25etik aurrera ikusi ahal izango da.

