Cannesetik Melbourne, Txileko Santiago eta Biarritzeraino, «Un poeta» Kolonbiako zinemaren fenomeno berrietako bat bihurtu da, nazioarteko jaialdietan nabarmenduz eta sari ugari jasoz.
SINOPSIA
Óscar Restrepo, filmeko protagonistak, gaztaroan poeta izateko ametsa zuen, baina urteak igaro ahala, porrotak eta etsipenak nagusitu dira haren bizitzan. Amarekin bizi da, eta ahal duen moduan ateratzen da aurrera. Irakasle lanetan hasten denean, Yurlady izeneko ikasle nerabe bat ezagutuko du, eta laster ohartuko da bere antz handia duela: poesiarako aparteko talentua ikusten du ikaslearengan.
Zuzendaria: Simón Mesa Soto
Simón Mesa Soto (Medellín, 1986) zinema zuzendari eta gidoilari kolonbiarra da. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Antioquiako Unibertsitatean eta ondoren, London Film School-en Zinema Zuzendaritzako masterra egin zuen. Mesa Soto gaur egungo Kolonbiako zinema-zuzendari ospetsuenetako bat da. Bere lanek nazioartean aitortza handia lortu dute, bereziki Cannesko Zinemaldian, bertan bere film laburrek eta film luzeek hainbat sari eta izendapen eskuratu dituzte.
Ibilbide profesionala:
- Leidi (2014, film laburra): graduazio-filma izan zen, eta Cannesko Zinemaldian film labur onenaren Urrezko Palma irabazi zuen.
- Madre (2016, film laburra): Cannesen lehiatu zen, eta nazioarteko hainbat sari eskuratu zituen.
- Amparo (2021, film luzea): bere lehen film luzea izan zen. Cannesko Semaine de la Critique atalean lehiatu zen, eta filmeko protagonista Sandra Melissa Torres aktoreak emakumezko aktore berriaren Louis Roederer Foundation saria jaso zuen.
- Un poeta (film luzea): bere bigarren film luzea da, eta Cannesko Un Certain Regard saileko Epaimahaiaren Saria irabazi zuen.
HERRIKO ANTZOKIAN
Irailak 24, osteguna, 21:00etan
Irailak 25, ostirala, 19:00etan
Iraupena: 122 ́
