Marta Matutek zuzendutako Yo, no moriré de amor lehen luzemetraia ez da oharkabean pasa: Málagako 29. Zinemaldian egin zuen estreinaldia eta bertan sari nagusia eskuratu zuen, Espainiako film onenaren Urrezko Biznaga. Filmaren ibilbidea ez zen hor amaitu: Feroz Puerta Oscura 2026 saria ere jaso zuen.
SINOPSIA
18 urterekin, Claudiak ez du familiako heroia izan nahi. Amaren gaixotasuna ezustean
sartuko da etxean, ekaitz isil baten antzera. Alabaina, Claudiak bere adineko beste
edonork bezala bizi nahi du. Familia-betekizuna eta gaztetasuna ustiatzeko irrika
tartean direla, Claudiak ikasi egin beharko du bere burua alde batera utzi gabe nola
maitatu.
MARTA MATUTE, ZUZENDARIA
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Arte Dramatikoan diplomatua, Marta
Matutek (Madrid, 1988) 2023an zuzendu zuen bere lehen film labur Una amiga.
2020an Espainiako Zinema Akademiaren egonaldietarako hautatua izan zen bere
lehen film luzerako proiektuarekin; izan ere, Yo no moriré de amor filmak, SGAEren
Julio Alejandro gidoi-saria jasotzeaz gain 2021ean, laborategi hauetan parte hartu du:
Ventana CineMad, CDPAI, Ventana Sur eta La Incubadora ECAM. Málagako zinema-
jaialdian estreinatu zen filma, eta film espainiar onenaren Urrezko Biznaga irabazi zuen
bertan. Horrez gain, emakumezko eta gizonezko aktore onenen Zilarrezko Biznagak
ere Júlia Mascort eta Tomás del Estal aktoreentzat izan ziren.
Gaztaroa bizitzeko eskubideaz, maite ditugunekiko dugun arduraz eta bidean geure
burua ez galtzearen beharraz hitz egiten du filmak.
HERRIKO ANTZOKIAN
Irailak 26, larunbata 19:00etan eta 22:15etan
Irailak 27, Igandea 19:00etan
Irailak 28, astelehena 21:00etan

