'Tender loving care' filmak irabazi du urrezko maskorra

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria

Mike Leigh zuzendariaren Tender Loving Care (Erresuma Batua) filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Urrezko Maskorra.

Sari nagusiaz gain, Leighek berak idatzitako Gidoi onenaren Epaimahaiaren saria eskuratu du eta baita Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra. Sari hori Kate O 'Flynn aktoreak  eta Asta Kamma Augustek (Markens grøde / Growth of the Soil (Norvegia-Danimarka-Alemania) ex aequo jaso  dute. Mike Leigh, 83 urteko zuzendariaren azken filma izango da Tender Loving Care eta bideo bidez eskertu du saria, osasun egoera dela eta ezin izan baita Donostian egon.

Gainerako sari ofizialen berri izateko Zinemaldiaren webgunera jo dezakezue.

 

DONOSTIAKO ZINEMALDIA BILBON GAURTIK ETA IGANDERA BITARTEAN

Donostiako Zinemaldiko alfombra gorria batzearekin batera film esanguratsuenetako batzuk Bilbora iristen dira. Gaur goizean egin dute Irailaren 28tik urriaren 4ra bitartean ikusi ahal izango den programazioaren aurkezpena Azkuna Zentroan. Sail ofizialeko, Perlak edo Zinemira ataletako filmak izango dira ikusgai, besteak beste.

Aukeratutako lan sortaren artean ibilbide luzea duten zuzendarien lanak, beste zinemaldietan kritika onak jaso dituzten zinemagileen pelikulak, genero aniztasuna eta hemengo eta hango ahotsak izango dira. Tartean animaziozko filmak ere programatu dituzte, haurrentzat zein helduentzat. Gaur arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ziklo honi “Inurri itsuak” euskal filmarekin.

Gaurtik eta igandera bitartean 10 film ikusteko aukera izango da. Informazio guztia Azkuna Zentroaren webgunean: Gaurtik eta igandera bitartean 10 film ikusteko aukera izango da. Informazio guztia Azkuna Zentroaren webgunean: