Argazkian ageri den Juan Ignacio Iguaran tolosarra “Barra vasca”-ko Espainiako txapelduna zen. Jabalina eta disko jaurtiketaren arteko kirola zen. Fernando esprinetan edo lasterketa laburretan zen espezialista. 36 urte inguru zituela 400 metrotako beteranoetako Espainiako Txapelketa irabazi zuen Madrilen. Kirolzalea eta oso ezaguna zen herrian. 1963. urteaz geroztik, lan handia egin zuen Mugertza Krosa antolatzen. Atletismoko entrenatzailea ere izan zen, eta maila handiko atletak izan zituen bere agindutara; Migel Iraundegi plaentxiarra, 200 metrotan Espainiako txapelduna izandakoa eta 100 eta 200 metrotako Gipuzkoako errekorren jabea, Maria Antonia Artetxe eta Aranberri kroslariak...
Argazkian ezkerretik eskumara: Fernando Uriarte “Olinpic”, Rodolfo Cuesta, Ignacio Sagasta, Juan Antonio Iguaran eta Iñaki Intxausti.