1934

San Roke bailarako neskameak eta umeak

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025eko abenduaren 26a

Antonio Herrerok lagatako erretratu zahar hau 1934. urtean egindakoa da. Neskame eta ume kuadrila bat ageri da bertan, San Roke inguruan. Neskameak uniforme eta guzti daude, dotore oso.

Gogora dezagun zeintzuk diren argazkian ageri direnak:

  • Goiko ilaran, ezkerretik eskumara: Ramon Arozena, Madalena Etxaniz, Jesusa Arregi, Migel Loiola, Basili Etxaniz eta Antonio Herrero. 
  • Beheko ilaran, ezkerretik eskumara: Esther Barrutia, Modesta Etxeberria, Consuelo Barrutia, Maria Retolaza, Ernesto Zubiaurre, Pedro Jose Arriola eta Pakita Etxeberria.