1945

Mugertza krosa Txiki Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko urtarrilaren 16a

Igandean Juan Mugertza Nazioarteko Krosa ospatuko da Elgoibarren. Testuingu horretan, erretratu hau ekarri nahi izan dugu gogora. Argazkia 1945. urtekoa da, Txiki Egunekoa hain zuzen ere. Garai hartan, Mugerza krosa San Bartolome jaietan egin ohi zen nazioarteko lasterketa bihurtu baino lehen. Lasterkariak, krosa amaitu ondoren, Elgoibarren gelditzen ziren parrandan. Erretratuan, herriko gazteekin agertzen dira garaiko hainbat lasterkari ezagun. 

Hona hemen, ezkerretik eskuinera, bertan azaltzen direnak:

  • Zutik: Jose Mª Ibarburu (lasterkaria), Edurne Zabaleta, Karmen Zabala, Garmendia (lasterkaria), ezezaguna (lasterkaria), Juan Kruz Gabilondo, Juanito Gorostiza eta Jose Mª Garin (Gipuzkoako orduko txapelduna).
  • Eserita: Iñaki Gabilondo, Egurrola (lasterkaria) eta Jose Mª Ipiña.