Pako Juaristik erabaki zuen antzerkiak euskaraz egin behar zituztela eta Aitona eta biloba izan zen lehen obra. Herrian oso harrera beroa izan zuen. Gero Eibarrera joan ziren antzeztera, baina han jende gutxi batu zen. Klaudia Lecea izaten zen arropen arduraduna. Geroago, Euskaltzaindiak Euskal Jaiak antolatu zituen, eta berriz joan ziren Eibarrera. Bigarrengoan antzokia goraino bete zen. Beste herri batzuetan ere antzeztu zuten, tartean Bilbon ere bai, Arriaga antzokian.
Hauek dira erretratuan agertzen direnak. Ezkerretik eskumara:
- Angel Iriondo
- Pako Juaristi
- Mª Angeles Kortabitarte
- Jon Arrieta
- Itziar Ajuria