1935

Bazkaria San Migelgo Bentan

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko otsailaren 6a

Agustin Zabaletak lagatako erretratua 1935. urtean ateratakoa da, San Migelgo Bentan. STZ-ELAk antolatuta, hitzaldiak egin ziren urte hartan Errosario kaleko zinean. Hitzaldiak amaitu ostean, bazkaria egin zuten San Migelgo Bentan. Argazkia bazkalostean atera zuten.

Hauek dira bertan agertzen diren herritarrak:

  • Goian, ezkerretik eskumara: Avelino Arrieta, Ansola, Epelde, Juanito Garate, Julian Bilbao, Jose M. Etxaniz, Luciano Ecenarro, Ascensio Bereciartua, Arakistain, Pedro Izagirre eta Julio Mugerza .
  • Erdian: Primitivo Iriarte, Alberto Epelde, Jose Gurrutxaga, Rufino Unzueta, Lucio Uriguen, Manuel Alberdi (Olasope), Felix Garcia, Romualdo Andonegi, Leiaristi, Antonio Manterola eta Elias Unzueta.
  • Eserita: Juan Zabaleta, Amantxi Konde, Antonio Jaka, Celestino Onaindia, Basilio Larreategi eta Alberto Gurrutxaga.