1968

Elgoibarko "scout" taldeak antolatutako mozorro lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko otsailaren 13a

Aste honetan inauteriak ospatuko dira Euskal Herri osoan. Elgoibar eta Mendaro ere jai giroan murgilduko dira; eragile ezberdinen artean osatu duten egitarauari erreparatzea besterik ez dago. Iñaki Mujikak lagatako erretratu hau 1968ko otsailaren 25ean ateratakoa da, San Rokeko ermitaren alboko zelaian. Elgoibarko "scout" taldeak mozorro lehiaketa antolatu zuen, txokolatada eta guzti. Denak mozorrotuta joan omen ziren bertara. 

Hauek dira erretratuan agertzen diren herritarrak, ezkerretik eskumara:

  • Iñaki Fernandez
  • Inma Bilbao
  • Mari Karmen Azpiazu
  • Joseba Konde
  • Arantza Mujika
  • Iñaki Mujika
  • Mari Tere Elkoroiribe
  • Karmen Azkue
  • Patxi Juaristi
  • Angel Atristain
  • Itziar Andonegi