1959

San Lorentzo jaietara joateko ohitura

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko martxoaren 13a

Manoli Arrizabalagak lagatako erretratu hau 1959. urtean ateratakoa da. Argazkian, neska kuadrilla bat ikus dezakegu San Lorentzo auzoan. Auzoko festak ziren, eta eguna pasatzera joanak ziren San Lorentzora. Ohitura handia zuten hara joateko jolastera.

Ikus dezagun zeintzuk diren erretratuan agertzen direnak:

  • Goiko ilaran, ezkerretik eskumara: Kontxi Zabala, Maria Izagirre, Kontxi Elustondo. Mari Karmen Soraluze eta Maria Teresa Juaristi.
  • Beheko ilaran, ezkerretik eskumara: Maria Jesus Badiola. Arantxa (debarra) eta Manoli Arrizabalaga.