1953

Bildots jana egiteko ohitura

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko martxoaren 20a

Maria Zelaiak lagatako erretratu hau 1953. urtekoa da. Zehazki, martxoaren 19an atera zuten, San Jose Egunean, San Migelgo Bentan. Lagun kuadrilla honek urte sasoi honetan bildots jana egiteko ohitura zuen. Bazkalostean, sabela bete-bete egin eta gero, erretratua ateratzeko tartea hartu zuten. Atzeko parajean, ezkerrean, Sagarraga baserria eta Arno mendi sarea ikusten dira. 

Hauek dira erretratuan agertzen diren herritarrak, ezkerretik eskumara: 

  • Jose M. Arrizabalaga “Ziarda”
     
  • Josen Loiola “Kurutze”
     
  • Pedro Egaña “Bioin”
     
  • Domingo Arregi “Sahatzu”
     
  • Jose Loiola “Sagarraga”
     
  • Juan Ondarra “Zelaieta”
     
  • Juan Loiola “Urkaregi Txiki” 
     
  • Makurtuta, Jose Arrillaga “Muxilio”