1962

Arrantza lehiaketako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko apirilaren 10a

Aste honetako erretratua Ondarrun aterata dago, 1962. urtean. Eibarko Diana Elkarteak antolatutako arrantza lehiaketa ospatu zen urte horretan Ondarrun. 400 pertsona inguruk hartu zuten parte bi txandatan banatuta. Argazkian ikusten den Elgoibarko kuadrilla honek irabazi zuen lehiaketa. 

Gogora ditzagun zein diren argazkian azaltzen direnak:

  • Zutik, ezkerretik eskumara: Javier Eizagirre, Adolfo Lobete, Fernando Galarza (tolosarra), Jose Jaio, Luis Fernandez, Rafael Kortaberria, Pako Egaña eta Saturnino Marcos.
  • Makurtuta, ezkerretik eskumara: Alfredo Arrillaga eta Amador Gonzalez.