1925

Elgoibarko tren geltokia

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko maiatzaren 8a

1925. urteko erretratua dugu hau. Urte askoan estazioko nagusia izan zen Carlos Gonzalezek lagatako argazkia da. Elgoibarko tren geltokia ikusten da bertan. Argazkian ageri den moduan, garai hartan ke beltz mordoa botatzen zuen baporezko trena azaltzen da erretratu honetan.

Makina indartsua zela esan dezakegu, bagoi ugari baititu atzean. Estazioko arduraduna bertan dago, trenari irteera emateko zain.

Garai hartan, geltokiko etxean bizi zen estazioko nagusia, eta etxe hau denbora luzean mantendu zen argazkian ikusten dugun moduan. Etxe aurrean ere merkantzia garraiatzeko karroak ageri dira. Garai hartan honelako karroak erabiltzen ziren kargak trenera sartzeko.