1940

Pol-Poleko iturrian

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko ekainaren 5a

Aste honetako erretratu zaharra Karmen Errezabalek lagatakoa da. 1940. urtean Pol-Pol iturrian ateratako argazkia da. Hara joateko ohitura omen zegoen, eta argazkiko lagun talde honek ere, mendi buelta egin ostean, horixe bera egin zuen. Han atera zuten erretratua. 

Gogora ditzagun zeintzuk diren argazkian agertzen direnak.

  • Goian: Sabin Arriola.
  • Bigarren ilaran, ezkerretik eskumara: Maria Irusta, Pepita Irusta, Iñaki Konde eta Florita Arrillaga.
  • Hirugarren ilaran: Karmen Zubizarreta, Maritxu Irusta, Miren Zubizarreta, eta Lazaro Unzueta.
  • Azpian, ezkerretik eskumara: Luciano Ecenarro, Antonio Arrillaga eta RosaUnzueta.