1945

Toletxe kaleko lehenengo etxebizitza

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko ekainaren 19a

Begira zein itxura zeukan garai hartan gaurko Toletxe kaleak (Pedro Muguruza Etorbidea orduan). 1945. urte inguruan hasi ziren etxebizitza hau eraikitzen, eta etxearen eskeletoa egin ostean, denbora luzean egon ziren obrak geldirik. 

Hasieran etxebizitza honek bi solairu bakarrik zeuzkan, eta urte ugari egon zen horrela. Gerora gehitu zizkioten etxebizitzari gainontzeko solairuak. Etxebizitza honen azpiko lokaletan Elgoibarko tailer mekaniko batzuk zeuden. Argazkiaren eskuin aldean Etxe-Zuri etxea ageri zaigu, ezkerraldean berriz, almazen lokal bat eta Toletxe baserria ikus ditzakegu. Aipatu beharra dago, bestalde, argazkian ageri zaigun etxebizitza hau izan zela Toletxe kaleko lehenengo etxebizitza.