1926

Dantza Solteko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko ekainaren 26a

San Lorentzo bailarako bizilagun batek lagatako erretratu zahar hau San Lorentzo auzoko jaietan ateratakoa da, 1926. urte inguruan. Ikusten denez, dantza solteko txapelketak arrakasta handia zeukan garai hartan. Gazte ugari daude lehiakideei begira, beren txanda noiz iritsi zain.

Argazkian agertzen direnen izenak ezagutzea ezinezkoa izan zaigu, baina trikitilariak oso ezagunak dira gure herrian. Gogora ditzagun zein diren trikitilari hauek:

  • Soinujolea: Manuel Sodupe Gelatxo
  • Panderojolea: Francisca Zubizarreta
  • Aterkiarekin bi hauek tapatzen dagoena, Franciscaren senarra: Gregorio Alberdi Markoni