1959

Aizkorrira mendi irteera

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2026ko abuztuaren 7a

Herritar batek lagatako erretratu hau, Aizkorri mendiko aterpetxearen atarian aterata dago,  1959ko abuztuaren 9an . Garai hartan, Morkaiko Mendizale Elkarteak abuztuan antolatzen zuen Aizkorrira mendi irteera eta egun hartan Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkartekoekin egin zuten txangoa. Urte hartan Gillermo Garmendia zen Morkaiko elkarteko presidentea.

Gogora ditzagun zein diren argazkian ageri zaizkigun mendizaleak:

  • Teilatu gainean: Jesus Narbaiza Elus eta Enrike Eguren.
  • Zutik, ezkerretik eskumara: Zarauztarra, zarauztarra, zarauztarra, Asensio Otegi, ezezaguna, Pepe Arano, zarauztarra, zarauztarra, zarauztarra, Sabin Osoro eta zarauztarra.
  • Makurtuta, ezkerretik eskumara: Manuel Esnaola Muxillo, ezezaguna, ume ezezaguna, Patxi Agarre, Fermin Arrese, Juan Mari Mugerza, Marisol Gurrutxaga, Eustakio Goñi, Roberto Zubiaurre, Amado Uncilla, Guillermo Garmendia (presidentea) eta zarauztarra.