1943

Pilar Ikastetxeko futbol taldea

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

Luis Mari Iriondok lagatako erretratu hau 1943. urtekoa da. Pilar Ikastetxea izan zenaren patioan aterata dago. Ikastetxeko futbol talde bat ageri da bertan. Talde honek beste eskoletako taldeen kontra jokatzen zuen, eta baita kanpotarren kontra ere, besteak beste, Debakoen eta Soraluzekoen kontra.

Ikus dezagun zein diren argazkian agertzen direnak:

  • Zutik ezkerretik eskumara: Antonio Herrero, Luis Mari Iriondo, Jose Inazio Ulazia, Manolo Zabala, Jose Antonio Etxeberria, Fernando Ducabeitia (irakaslea), Ramon Arozena, Juan Manuel Ibarluzea, Luis Artetxe eta Antonio Ansola.
  • Makurtuta, ezkerretik eskumara: Patxi Opakua, Anjel Jauregi, Amadeo Aizpitarte, Alberto Loiola eta Felix Aiesta.