1958

Gaur bezalako egun batez

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

Arrate Eguna ospatzen ari dira gaur Eibarren, Arrateko santutegiaren inguruan. Ospakizun handia da gaurkoa eibartarrentzat, baina inguruko herrietatik ere jende ugari gerturatu ohi da gaurko egunez Arratera. Halaxe egin zuten 1958an argazkiko elgoibartar gazte hauek ere. Ikus ditzagun nortzuk diren.

Katiuska tabernako Ana Mari Urbieta (ezkerrean) eta Errosario kaleko ile apaintzaile izandako Txarito Zabala (eskuman) dira. 18 urte zituzten argazki hau egin zen egunean. Gogotik gozatu zuten eguna Arraten: “Dantza nahikoa egin ondoren, oso gustura itzuli ginen etxera”, esana dute.