1936

Ondarruko itzulia egiten

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

Nemesio Ansolak lagatako erretratu zahar hau 1936. urtekoa da. Garai hartan, Ondarruko itzulia mendiz-mendi egiteko ohitura zegoen. Kuadrilla askok egiten zuten mendi buelta hori. Argazkian ikusten dugu kuadrilla horietako bat, Arnoateko baserri atarian, hamarretakoa egiteko prest.

Gogora dezagun zein diren argazkian azaltzen direnak:

  • Ezkerretik eskumara, zutik: Nemesio Ansola, Urban Konde, Julian Bilbao, Juan Jose Galdos, Sabino Osoro eta Asensio Olalde.
  • Makurtuta, goitik behera: Julian Ansola eta Pako Juaristi.