Sarriugarte taberna

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

Juanito Gorostizak lagatako erretratu honetan ageri den taberna Gorostiza liburu denda egon zen lekuan zegoen. Sarriugarte (Uribe) taberna izena zeukan garai hartan. Gutxi gorabehera 1955. urte ingurukoa da. Garai hartan oso taberna famatua zen gure herrian. 

Argazkian ageri direnak oso gizon ospetsuak izan ziren Elgoibarren eta, ikusten denez, oso umore onean harrapatu zituzten. Gogoratu ditzagun zeintzuk diren erretratuan azaltzen diren gizonak:

Ezkerretik eskumara: Jose Luis Sarriugarte (tabernaria), Segundo Zeingotita “Patri”, Roman Igartua, eta Kristobal Alvarez.