1957

Mendirako zaletasun handia

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

Herritar batek lagatako argazki hau 1957. urtekoa da. Morkaiko mendian aterata dago. Garai hartan ere, mendirako zaletasun handia zegoen inguruotan eta argazkiko lagun taldea Morkaikora joan zen.

Gogora dezagun zeintzuk diren argazkian ageri diren mendizaleak:

  • Goiko ilaran, ezkerretik eskumara: Jose Manuel Iriondo, Maximo Konde, Kanuto Gabilondo, Jacinto Astiazaran, Manuel Gabilondo, Eugenio Mujika eta Estanis Madariaga.
  • Beheko ilaran, ezkerretik eskumara: Juan Mari Eguren, Silvino Gabilondo, Maria Elustondo, Kontxi Eguren, Maria Luisa Iturralde, Juanito Eguren eta Patxiko Etxeberria.