1953

Mendarotik Madarixara oinez, San Ixidroak ospatzera

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

1953. urtean Madarixan atera zuen kuadrila honek argazkia. Madarixan San Isidroak ospatzen zirenez, mendaroar askoren ohitura zen Mendarotik oinez Madarixara igotzea.

Ikus dezagun nortzuk diren erretratuan agertzen direnak:

  • Goiko ilaran ezkerretik eskumara: Maria Castañares, Martina Longarte eta Dolores Larrañaga.
  • Behean, ezkerretik hasita: Maria Paz Ansoategi, Maria Pilar Iriondo, Pilar Sorazu, Antxoni Longarte, Miren Landa eta Joakin Longarte.