"Palestina"

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2025eko abenduaren 26a

Egilea: Marian Larrañaga. 

Beldurgarriak, lotsagarriak,
Palestinako datuak.
Ze txikizio! Zenbat pertsona
izan diren akatuak...
Emakumeak berriz nagusi
bezala haur bortxatuak.
Israeldarrak geratu dira
betirako mantxatuak.

Isildu diren orduan bonbak
ta komunikabideak.
Ahaztu gara hango triskantzaz,
ez gara hain sensibleak.
Baina lehen bezain martiri dira,
ez malgu edo libreak.
Denon artean ea aurkitzen 
ditugun konponbideak.