1. Berdintasunaren alde egiteko, espazio publikoetan burka eta niqba erabiltzea galarazteko legea aurkeztu du PPk.
Burkak, hein batean, ikustea eta entzutea eragozten dio emakumeari, bero handia ematen dio, ehuna oso lodia delako, eta emakumea bere arnasan eta malkotan egosten da. Emakumeak, jakina, gizonaren zerbitzuan eta atzean beti.
Bada, ematen du emakume ezkertiar eta independentistei jantzi hori gustatzen zaiela, ez baitute eskuineko alderdi batek proposatutako lege honen alde egin. Emakumeak / politikeoa.
Nik, ezkertiarra beti, tirantedun soinekoak jantziko ditut udan, dagoeneko besoko okelak zintzilik izan arren. Falta zena!
2. Andres printzea atxilotuta izan dute hainbat orduz. Kargu publiko batean jokabide desegokia izan duelakoan atxilotu dute.
Ez dute atxilotu Epstein kasuarekin lotuta emakume gaztetxoez –adingabeak batzuk– abusatzeagatik. Ez bera eta ezta bere familia ere.
Izan ere, emakumeok beti izan gara eta izango gara bigarren mailako pertsonak: gerretan bortxatuak eta bizitza sozialean ablazioaren biktima, gizonezko zaharrekin ezkontzera behartuak eta trukerako moneta beste kontu askotan.
Emakumeak (mujercitas) gara.
--------------------------
Victoria Miquele
Elgoibar