Urtero Euskal Herriko Itzulia eta Emakumeen bira kirol probetarako Guasseko aparkalekua okupatzen da egun batzuetan eta urtero metatzen dira aparkalekuaren ohiko erabiltzaile herritarren kexak.
EH Bilduk lagapenaren baldintzen inguruan galdetu ondoren, udal gobernuak (EAJ-PSE), lagapena herriko hotel bati doan lagatzen zitzaiola erantzun zuen, ostatuko bezero pribatuek erabiltzeko. Baldintza bakarra: bukaeran garbitzea.
Baimen horiek, espazio publiko bat jarduera pribatu baten erabilerarako doan lagatzean, herritarrek erdigunean aparkatzeko dituzten aukeren mugatzea dakar,ehundaka herritar kaltetuz.
Horrek, interes partikularra herritarrenaren gainetik jartzen du inolako tasa edo kontraprestaziorik ezarri gabe. Ez da berdin gertatzen, logikoki, espazio publikoaren beste erabilera pribatuekin.
Eta horregatik EH Bilduk eskaera formal bat egin du ostatu honek aurten egindako eskaerari adierazi zaigun moduan baimenik ez emateko eskatuz.
Ez dugu, oraingoz, erantzunik jaso.