Eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko maiatzaren 16a

Morkaiko Mendizale Elkartearen izenean, aurten ere eskerrak eman nahi dizkizuegu Morkaikoren Egunean parte hartu eta lagundu zenigutenoi. Mila esker!

Honen atzean ikusten ez den lan dexente dago. Zuzendaritzakook, boluntarioen laguntzari esker, ateratzen dugu mendizaletasunaren eguna aurrera, 630 ibiltari eroso ibil daitezen gure altxor ditugun mendietatik zehar; bai Mendi Itzulian eta bai Itzulitxoan, anoak kontuan hartuta eta bukaerako bazkarirako aukera edukita.

Aipatzekoa da aurten gazte dexente irten direla Itzulian, eta boluntario moduan ere egon dira, eta horrek, aurrera begira, poztu egiten gaitu. Ondorioz, mendizaletasunak etorkizun oparoa du, dudarik gabe. Finalista Egunaren barruan, 87 haurri egin zitzaien aipamena dominak jasotzeko.

Mila esker berriro ere eta zorionak guztiei: denek osatzen baitugu Morkaiko familia handia. Hurrengo urtean 100. urtea beteko da (1927) Elgoibarko lehen mendi itzulia egin zenetik, eta ezustekoak egongo dira.

Morkaiko M.E.