Rokodromoaren erabiltzaileentzako deia

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko maiatzaren 16a

Rokodromoaren gaia dela-eta, martxoaren 23an bildu ginen Udalarekin, eta bertan azaldu genituen kiroldegiko rokodromoaren beharrak. Eskaladako talde bat sortzea gomendatu ziguten, gauzak errazteko. Hori egiteko asmoa dugu, Morkaikoren barruan.

Udaletik jaso dugu deia, maitzaren 19an berriz biltzeko. Honen bidez, deialdia egiten dizuegu, talde honetan izena emateko interesa duzuenoi, hau da, rokodromoaren erabiltzaile eta gurasoei. Maiatzaren 20an izango da bilera, hitzaldi gelan, 19:30etik 21:00etara.

Bide batez Udalaren erantzuna jakinaraziko dugu batzarrean. Garrantzitsua da parte hartzea. Eskerrik asko.

Josu Merino