Iritsi zait ETSren erantzuna: zakarrontzia jarriko omen dute –dagoeneko jarrita dago–, baina jarlekuak ezingo omen dituzte jarri, geralekua estuegia delako, eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzea delako haien lehentasuna.
Ez dakit araudia aldatu den edo zer. Dakidana da geraleku zaharrean bazeudela jarlekuak, eta bistara, behintzat, egungo geltokiak ez duela lehengoa baino estuagoa ematen. Nik ez dakit zer gehiago egin daitekeen, baina argi daukat adinekoentzako behar-beharrezkoak direla jarlekuak, trenaren zain egoteko.
D.L.